Jarduera liluragarria da. Hunkitu egiten gaitu. Plazerezko ekintza da eta esperimentatzen laguntzen du. Ume eta gaztetxoen jardun nagusia da jolastea, eta hori da haurtzaroaren funtsa. Jolasa.
Jolasak, kalea du sorleku eta gune natural. Hezkuntza ez formalean aritzen garen elkarteok kalea berreskuratzea dugu helburu; jolasarentzat eta ondorioz herritarrontzat. Kalea gu garelako eta harremanak bertan sortzen direlako.
Jolasari, kalera salto egiten lagunduko dio Amaraunak (Euskal Herriko Aisialdi taldeen sareak) otsailaren 21ean Zarautzen antolatuko duen egitarau oparoan.
Berbarotarrok ere, ume eta gazteen aisialdian, euskara eta euskal kultura ardatz hartuta, balioen hezkuntza sustatzen lan egiten dugulako, zarauzko jolas-festara goaz, eta zu bazatoz?