GABONETAN OLGETAN

Erabiltzailearen aurpegia Berbaro Elkartea 2014ko aza. 27a, 14:37

Badatoz gabonak, eta badator... GABONETAN OLGETAN!!

Gabonetarako egonaldiak antolatu ditugu 3 eta 10 urte bitarteko umeentzako (2004 eta 2011 urte bitartean jaiotakoak). Udan Olgetan udaleku irekiek urtero izaten duten arrakasta ikusita, gabonak ere aprobetxatu nahi ditugu aisialdiko eskaintza euskaldunera gonbidapena luzatzeko.

Egun tematikoak izango dira denak eta denetik egingo dugu bertan!Sukaldaritza, eskulanak, euskal mitologia, ginkana, tailerrak, zinea, jolasak, musika instrumentuak...

Gainera, aste bakoitzean irteera bat egingo dugu; bata,
Izenaduba basora (Mungiara); eta bestea, Gabonetako Umeen Parkera (Bilbora).

Egunak: 2 aste izango dira: 1-->abenduak 22, 23, 24 eta 26 (irteera abenduak 23)

                                          2-->Abenduak 29, 30, 31 eta urtarrilak 2 (irteera urtarrilak 2)

*JANTOKI ZERBITZUA EGONGO DA (gutxienez 10 umek eman beharko dute izena)

Ordutegia: 9:00 – 13:30

*Irteera egunean: 16:30ak arte

*Jantokira gelditzen direnak: 15:30ak arte
 
 
Izena emateko: Berbaroko bulegoan, Pinondo1, 1 solairuan,abenduaren 12a baino lehen.

Plaza mugatuak dira, beraz, azkar ibili!
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!