Bizipena: Diruan ez dago kapital guztia

Erabiltzailearen aurpegia Berbaro Elkartea 2014ko eka. 4a, 13:31

Herrigintza Euskal Herrian, zorionez ala zoritxarrez, money oso gutxirekin egin izan da. Herrietako GINTZA gehienen ezaugarri konstantea izan da, baina ekiteko gabezia hori derrigorrezko akuilu ere izan dela esango nuke nik. Konbinazio bat, alegia. Dirurik ez, baina iparra bai, eta ilusioa, eta indarra. Hasierako urtetako ametsa geuk irudikatzen genuen (horretan geu ginen jabe), baina esan behar da diruaren planoak gure energiaren ehuneko handiena irensten zuela. Uste dut jakin izan genuela pertsonen gosea eta genekarren menu proposamena uztartzen.

Andoni-Mujika

Andoni-Mujika-dantzan

Bestetik, gertakaritxoen, pertsonen eta sentimenduen zerrenda zein luzea eta aberatsa izan zen. Ene! Alfergura ematen du kontatzen hasteak ere. Bihotzean ditut urte haietako pertsonak eta euren kapital ekarpenak ere bai, intangibleetan, eta tangible batzuk… ere bai.

Andoni Mujika

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!