Han bizitako momentuak eta egin nebazan lagunak ez dodaz sekula ahaztuko

Erabiltzailearen aurpegia Berbaro Elkartea 2014ko eka. 3a, 11:57

Badira 13 urte begirale praktikak Berbarogaz egin nebazala eta ordutik, asko dira Berbarori esker bizitakoak eta egindako lagun onak.

Memoria eginez gero, gurean euskarazeko nerabeak, haur literatur aretoak, hezitzaileen arteko parrandak, GugazT-ren hasiera eta Bermio expres egin gendunekoa, antzerkia, erreka jaitsierak eta paella lehiaketak, hi artista hi! sari banaketak, eta batez ere udalekuak… etortzen jataz gogora.

Udaleku guztiak bereziak diren arren 2010. urtean Mendigorrian pasa genduzan egunak dira niretzako kuttunenak. Hezitzaile, sukaldari eta gazteen artean sortu zan giro ona, han bizitako momentuak eta egin nebazan lagunak ez dodaz sekula ahaztuko. Eskerrik asko, berbaro!

hiart-

Hiart Zamakona

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!