Berbaroko egoitzara joaten garenean beti hartzen gaituzte besoak zabalik, beti irrifarrez eta beraien proiektuen berri ematen digute guk bertan parte hartzeko ; bisitan joatea gustoko dugu.
Berbarorekin ekintzaren bat edo udalekutan joaten garenean oso gustura sentitzen gara, familian,etxean bageunde bezala zaintzen gaituzte. Begiraleak beti laguntzeko prest daude , baikorrak dira, goxotasunez tratatzen gaituzte, oso ekintza dibertigarriak prestatzen dituzte eta beti euskararen alde ari dira.
Ekintza desberdinen antolaketa ( udaleku,erreka jeitsiera……) beti oso ona eta dibertigarria izaten da . Beti zaude barrezka. Gehien gustatu zaigun tokia Mendigorria izan da, gure lehenengo udalekuak ziren eta ez genekien zer egingo genuen, nolako giroa egongo zen, zelan pasatuko genuen, zelako tratua izango genuen… baina galdera eta kexka guztiak baztertu genituen autobusera igo bezain pronto. Hortik aurrera etorri dira beste guztiak.
Gutxien gustatzen zaiguna udaleku edo ibilaldiko azken eguna da, pena ematen digu amaitzeak.
Markel Zugaza-Artaza