Durango euskaldun bat helburu abiatu zen Berbaro eta urratsez urrats horretan dihardugu. Bidean jaio ziren durangaldeko herri aldizkari euskalduna eta euskarazko kulturaren laborategi eta erakuslehioa. Gaur egun Anboto, Plateruena eta Berbarok saretzen dugu beste hainbat herri-elkarterekin batera durangaldeko euskararen mundua.
Berbarotarrak asko gara, eta zuotako bakoitzari, eskerrik asko! Bide luzea da 25 urtetakoa eta bidelagun izan zaituztegun guztioi eskerrak eman gura dizkizuegu. Egun garena izateko behar izan dugun mendelaurdenak egunak eta urteak pilatzen jarraituko du. 365 egun eta gaudun euskarazko urteak. Eta guzti hori, zuri eskerrak!