Aurreko atal guztiak eztabaidagarriak dira, jakina. Zer esan nahi den, aldeko eta kontrako argudioak aurki daitezke. Dena dela, adibideok hiztegietatik atera ditugu; beraz, egon badaude, eta zinezko eta benazkoak dira.
«Hiztunok ez gara bizi hiztegien menean» pentsa dezakezu, baina hizkuntzak hiztunon isla badira, eta hiztegiak hizkuntzen isla badira, nolabait, hiztegiak hiztunon isla ere badira. Eta sorgin-gurpila ez da inoiz etengo, inork frenorik jarri ezean.
Errealitatea ez da egun batetik bestera aldatzen, baina hitz eta esaera jakin batzuk gure hizkuntzan iltzatuta baditugu, estereotipo batzuk betikotu egingo ditugu. Hortaz, badakizu, irakurle. Zaindu zure hizkera.