Euskaraz sexua eskas (VI)

Erabiltzailearen aurpegia Berbaro Elkartea 2014ko api. 10a, 10:21

Per secula seculorum?

Atsotitzek aipamen berezia merezi dute, egun erabili ez arren, hiztegietan baitaude, sexismoa iraunarazten. Hona hemen adibide batzuk:

 

Andre zikin, etxe zikin.

 

Andreak agintzen dauan etxea eta serorak agintzen dauan sakristia, biak gaizki.

 

Alaba baino, semea hobe.

 

Alaba bakarra, etxean gerra.

 

Hori bai, emakumeen estereotipoak ez eze, gizonenak ere azalarazten dituzte:

 

Ez dezu artu bear zeure adiskidetzat gizon beldurtirik.

 

Omnis homo (gizon guztiak) kakamokordo.

 

Gure kulturaren eta hizkuntzaren parte izanagatik ere, atsotitz horiek ezin ditugu hiztegietan utzi, per secula seculorum. Gauza bat da zer izan ginen, eta bestea zer izan nahi dugun.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!