Zama horretatik askatzea ezinezkoa izango da hiztegiek honelako terminoak jasotzen dituzten bitartean:
Andramina: iz.1. (herr.) Sexu-transmisiozko gaixotasuna.
Andra+mina. Ez dakigu zein den hitz horren etimologia. Izan daiteke andrek pairatzen duten mina (andrek soilik?) edota andrek eragiten duten mina (andrek soilik?). Edozein kasutan ere, biak ala biak okerrak dira, batak emakumea subjektu pasibo bihurtzen duelako, eta besteak errudun bihurtzen duelako.