Euskaraz sexua eskas? (lll)

Erabiltzailearen aurpegia Berbaro Elkartea 2014ko api. 7a, 11:13

Alkatea eta andrea. TItulu kontua?

Inork ez zion erreparatuko, baina Durangoko alkateak, honela sinatzen du: Durangoko alkate andrea. Ez alkatesa, ez alkatea. Alkate andrea.

 

Jakizu, irakurle, inoiz alkatesa esan badiozu, hanka sartu duzula, Aitziber Irigoras Alberdi ez baita alkatesa, alkatea baizik. Izan ere, hegoaldean, -tesa atzizkia “-ren emaztea” esateko erabili ohi da, eta Irigoras bera da estandarte hori daramana. Hortaz, alderdi horri erreparatzen badiogu, alkate andrea zuzena da.

 

Edonola ere, deigarria da:Durangoko alkate andrea. Nahikoa litzateke Durangoko alkatea jarrita, denok baitakigu Aitziber Irigoras Alberdi andrea dena. Baina ez. Hark titulu bi-biak ditu: alkatea eta andrea da. Zer dela-eta? Lehengo adibidean moduan, emakumea dela azpimarratzeko, beharbada?

 

Beste aukera bat da titulu kontua izatea. Halako alkate (eta jende) asko dago, izan gizon zein emakume; izan alkate (andre?) zein etxekogizon (jaun?). Sinaduran andrea edo jauna eransten dute, biko jaio eta lauko izan nahi dutelako. Izen edo titulu bakarra izatea gutxitxo irudituko zaie, nonbait. Bada, alkate, presidente, zuzendari, eta abar inork egiten zaitu; baina, andre edo jaun titulua, norberak lortu behar du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!