Anbotoko magaletik urrun samar dagoen arren, Anbotoren altzo amultsura batu zaizkigu zornotzarrak; eurenganaino ere iristen da-eta haitz barrenak isurtzen duen ur jarioa. Zornotza eraikitzeko beste harri koskor bat atera diogu harrobi emankorrari. Eta badakigu zornotzarrek, ordainean, milaka ipiniko dituztela Anbotori sendotasuna emateko. Halaber, Marik bere bizilekuan hartu duen hamahirugarren alabak beste arnasaldi bat eragin du euskaraz bizi dugunon artean.
Beharrezkoa bezain ederra da herriko eta inguruko berri norberaren hizkuntzan izatea. Gertatzen dena, egunero bizi duguna, iritziak, datorrena… euskaraz jasotzea natural egitea lortu du Anbotok.
Eskerrik asko, Anboto, Zornotzako eta zornotzarren berri munduan euskaraz emateagatik, baita zornotzarrak gugana hurreratzeagatik ere.