Hamaika negu

Erabiltzailearen aurpegia Berbaro Elkartea 2014ko ots. 20a, 16:53

Neguak luze joaten dira udaberriaren zain egonez gero, baina udaberriaren zain emandako neguek erraz egiten dute alde. Konturatu orduko beste negu bat heltzen da eta udaberriak loratu zuela ere nekez gogoratzen dugu.

Hamar negu joan dira dagoeneko eta hamaikagarrenak ohartu gabe hartu gaitu. Ez dira, hala ere, oharkabean pasatu urteok. Gure hitzen leiho, iritzien leku eta euskararen mundu zen Euskaldunon Egunkaria itxi egin ziguten. Biharamun hartatik jende askoren ahaleginari eta ilusioari esker,  berde ilunetik berde argirantz egin dute neguek. Eta ordutik, itxitakoa ez dute zabaldu, baina itxitakorik ez dute isildu.

Hamaika negu eta gero, gu negu Berriarekin gatoz.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!