Ogi eta madalena ekologikoen tailerra

Mendiolako ustiategi batera joango gara eta bertan egin eta ekoizten dituzten hainbat produktu ezagutzeko aukera izango dogu

Datorren apirilaren 16an, zapatua, Mendiolako "Sasipeko Uztak" ustiategira joando gara Durangaldeko Berbalagunetik. Bertan, ogia,madalenak eta beste hainbat gauza nola egiten dituzten ikasiko dugu. Eurak, ogia eta madalenak egiteaz gain, barazki ekologikoak, arrautzak,etab produktu ustiatzeaz arduratzen dira.

Goizeko 10:45ean Olondo jatetxean gelditu gara. Bertan elkartu eta elkarrekin joango gara. Tailer honetan parte hartzeko izena ematea beharrezkoa da. Horretarako argazkian agertzen den telefonora deitu edo whatsapp bat bidaltzea nahiko da. Animatu!!!

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!