Berbalagunen bolo txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia Durangaldeko Berbalagunok 2014ko eka. 4a, 17:50

Datorren ostegunean, ekainak 12, bolotan egiteko aukera izango du gura duen guztiak. Hitzordua Berrizko bolatokian izango da, Ganeketxe tabernaren aurrealdean, arratsaldeko 7etan.
Lehia jokatu ondoren, afari-legea izango da Ganeketxen bertan. Zer esanik ez dago, bada, euskara-ikasleek eta berbalagunok arratsaldea giro ederrean igarotzeko aukera polita dugula ekitaldi honetan.
Izena emateko azken eguna asteartea izango da, ekainak 10.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!