Durangoko Planetariumera bisitak. Apiril hasieran

Erabiltzailearen aurpegia Durangaldeko Berbalagunok 2014ko mar. 25a, 10:20
Apiril hasieran Planetariumera bisitak egingo ditugu Durangaldeko Berbalaguneko partaideok. Hitzorduak apirilaren 1ean eta 2an izango dira, goizeko 10:00etan eta arratsaldeko 18:00etan. Bisitetan parte hartzeko, ez da ezinbestekoa Berbalaguneko kide izatea; euskaraz komunikatzeko gaitasuna duen edonor etor daiteke planetariumari eta unibertsoari buruzkoak entzutera.

 

Parte hartu nahi duenak 639 400 786 telefonora deitu edo sms-a bidal dezake. Izena emateko azken eguna: martxoak 31.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!