Vienako bataila

Erabiltzailearen aurpegia Aritz Maldonado Zabala 2020ko ira. 13a, 09:35

2000.eko negua. Gurasoen etxeko egongelako sofa zaharrean botata nago, eta telebistan Andoni Aizpuru dago, Bertatik Bertara aurkezten. Langileak josteko makinekin, panpinak squashean, eta lau musikari Che Guevara eta bost puntako izar gorriak soinean dituztela. Buruak eztanda egin dit. Hip-hopa eta metala ETBko prime timean. The Battle of Euskadi Ilunben.

2020ko udazkena. The Battle of Vienaren txanda. Han egotekoak ginen lagun bat eta biok. Imaginatzen ditut: We are Rage Against The Machine from Los Angeles, California. Harrabotsa sare sozialetan Patriaren marketing kanpainaren harira. Who controls the past now controls the future. Who controls the present now? George Floyd eta Jacob Blake (besteak beste). Barrikadak AEBtan; besarkada bat Bogota, #colombianlivesmattertoo; Igor Gonzalez zerraldo ziega batean. Killing in the name of. “Normaltasun berrian” ere, lehengo lepotik burua.

Haserre nago. Edo deprimituta, ez dakit. Malenkoniak jota, edo. Osasunaren eta arduraren aitzakipean (egun, are nabarmenago) etxetik lanera eta lanetik etxera gura gaituzte. Eta zortekoak lana edo aterpea dutenak. Beste barik, irratia piztuko dut, ea berri onak entzuten ditudan. 

Pd.

Nonbait hasi beharko du. 

Noizbait hasi beharko du.

Non hobe hemen baino?

Noiz hobe orain baino?

Ez gaitu ezerk geratuko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!