Albokoarekin solasteari ekin diozu, bidea arintze aldera, eta halako batean, grabatzen ari diren kazetaria eta kameralaria agurtu dituzu. “Pertsonak gara, zuek bezala”.
Mazedoniatik iritsi zaizkigu irudi hauek, kazetariak kamera aurrean jende ilarak atzean dituztela. 6.000 lagun iritsi dira Serbiara asteburuan, oinez edota trenean, bakoitzak ahal izan duen bezala. Hungaria dute hurrengo geltokia, horiek. Asteburu honetan ere, 4.700 etorkin heldu dira Italiako kostaldera (urtarriletik, 100.000 lagun baino gehiagok egin dute bide bera).
Aktualitatea da, baina artxiboko irudiak izan zitezkeen berdin.
Ohituta gaude Mediterraneotik txalupetan iristen diren etorkinen irudietara, aldiz, Europa barruko mugetako egoera dramatikoak arrotzagoak zaizkigu. Umea besotan duen aitari negar gas eta granadekin ongi etorria, ze zibilizazio mota gara? Esku artean lehertu zaie krisia (beste behin) Europako liderrei, kontinentea txarrantxa hesiz ingurutzea saiakera antzua dela erakutsiz (beste behin).
Badago abesti bat, lehenbizikoan harrapatu ninduena, eta horrelakoak gertatzen diren aldiro datorkidana burura. Hay mas estrechos haciendose abismales. Somos tan pequeños como los granos de arena del desierto, del desierto que fue mar.