OSASUNAREKIN EZ DA JOLASTEN

Erabiltzailearen aurpegia Argi Gorriak

OSASUNAREKIN EZ DA JOLASTEN

Datorren abenduaren 15ean Osakidetza osoan bizitzen ari garen egoera salatzeko berriro mobilizatu egingo gara Elorrion.

Hauxek dira gure aldarrikapenak:

·               Lehen mailako arretaren egoera larria eta ospitaletako arretaren gainkargarekin amaitu egin behar da.

·               Premiazkoa da lehen egunetik pediatra eta familia medikuen absentzia guztiak ordezkatzea.

·               Ginekologia-zerbitzua behar da gure herrian.

·               Proba diagnostikoetan hilabete askoko atzerapena daukagu.

·               Gure pediatraren edo medikuaren arreta azkarra behar dugu eta astebete edo 10 egun itxaron behar ez izatea.

·               Gaixo kritikoentzako anbulantzia medikalizatua behar dugu Durangaldean.

·               Ezinbestekoa da plantillak berehala indartzea.

·               Premiazkoa da Osakidetzaren aurrekontua handitzea.

 

Osasungintza publikoa nahi eta behar dugu; horregatik, bere defentsan mobilizatzen jarraitzeko deia egiten dugu. Kalitatezko Osakidetza aldarrikatu behar dugu!

 

Abenduaren 15ean, 18:00etan Elorrixoko plazan

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!