Hartu diren murrizketa politiken biktima nagusia Lehen mailako arreta izan da.
- 
Gure seme-alabek pediatra izan behar dute egunero eta lanaldi osoan, beste herri batzuetara joatea saihestuz. 
- 
Ezin dugu onartu gure osasun-zentroan, batzuetan, larrialdiei bakarrik erantzutea. 
- 
Bajak eta oporrak lehenengo egunetik bete behar dira. 
- 
Ez dugu nahi administrazioko langileei gure gaixotasunei buruzko informazioa eman behar izatea eta haiek erabakiak hartu behar izatea. 
- 
Kalitatezko eta plangintza oneko osasun-zerbitzu publikoa izan behar dugu. 
Gure kexak ozen esateko momentua da. Hau ezin da horrela jarraitu. Gure osasuna jokoan dago.
Elorrixon behar dugun
osasun zerbitzua aldarrikatzeko
URRIAREN 21ean, 18:00, PLAZAN
 
        
        