Kontuan izan behar da martxoan etxeko konfinamendua ezarri zigutela eta enpresa askok beren jarduera eten behar izan zutela funtsezkotzat jotzen ez zutelako baina lan-jarduera. Hala ere, eten honek eta ondorengo krisi ekonomikoak ez du saihestu lan istripuen datuak aurreko urtean baino okerragoak izatea, kontrakoa.
Zer gehiago gertatu behar da benetan prebenitzeko neurriak hartzeko? Baina enpresek eta patronalak produktibitatea lehenesten dute. Produkzioa, patronala eta gobernuaren ahotan hainbestetan entzuten dugun hitza. Hau tailer bakoitzera heltzen denean, lanpostu bakoitzera, jendeak oso baldintza eskasetan lan egiten duela ikusten dugu.
Lan-kargak eta ekoizpen-erritmoak areagotzen dira, lanak azpikontratatzen dira eta kontratu laburrekin lan egiten da. Pertsona askok lan egiten dute hurrengo astean lanpostu horretan jarraituko ote duten ez jakiteko presioarekin. Honen ondorioz, batzuetan, istripuak, erorketak, kolpeak izaten dira. Antsietatea da beste ondorio bat eta honek bihotzekoak edo garuneko isuriak eragin ditzake (heriotza ez-traumatikoak). Beste batzuetan lan-istripu bat gertatzen da eta ez da baja hartzen kaleratzearen edo kontratua ez berritzearen beldur direlako.
Enplegu duinak behar ditugu, lanetik onik eta bizirik bueltatzeko eskubidea dugu. Baliabide tekniko eta/edo giza baliabideak behar dira lan istripuak saihesteko, baina kostu ekonomikoa dute, eta enpresek eta patronalak ez dute prebentzioan inbertitu nahi. EAEko eta Nafarroako gobernuei langileen osasuna lehenesteko eta segurtasuna eta bizitza bermatzeko exijitzen diegu.
Egoera honi buelta emateko ezinbestekoa da langileon borroka. Osasunik gabe ekonomiarik ez dago, bizitza duinik ez dago, etorkizunik ez dago.