Barrez erantzun nion Topaklown aditu talde batek gidatutako trebakuntza saioa zela, batzuetan pertsonaiaren batez karakterizatu beharra zegoela… baina ez beti!
Eta hara zertaz konturatu naizen: jendea harri eta zur gelditzen da pailazo izateko ikasi egin behar dela jakiten duenean. Ba bai, jaun-andereok, gainontzeko ofizio eta ogibideetan bezala, pailazoek ere ikasi beharra dute euren egitekoa ondo egiteko, eta serio asko ikasi ere! Kosta egiten da imajinatzea irakasleen seriotasuna eta exijentzia, keinu edo inprobisazio bakoitzari onena ateratzerakoan, eta pailazoen arreta eta kontzentrazioa, ikasgaia serio-serio jarraitzerakoan!
Denok sentitu izan dugu errukia barrerik eragiten ez duen pailazo baten aurrean. Izan ere, topikotik haratago, oso nekeza da barrea eragitea, lortzeko entrenamendua eta trebakuntza behar dira. Litekeena da jaiotzez talentuduna izatea, baina dohain hori landu ezean, hortxe geratuko da. Pailazo izateko ikasi daiteke, aditu onekin ikasi ere, eta formakuntza hori Durangon eskaintzen da, Topaklownen, eta gu zera baino pozago!
–Ikusi duzuenez, pailazo berba aldarrikatu dut, ingeleseko clown hitzaren aldean, ez da hain exotikoa, baina ederra da gero–.