Gure lanaren zati handi bat proposatutako ekitaldien berri ematean datza, horregatik ezinbestekoa dugu komunikabideekin harremana izatea. Sarri komentatu diogu elkarri zelan, zenbat eta hedabide handiagoa izan, orduan eta harrigarriagoa den haren jokamoldea, batzuetan aldekoa, etsigarria besteetan.

\"\"Gure lanaren zati handi bat proposatutako ekitaldien berri ematean datza, horregatik ezinbestekoa dugu komunikabideekin harremana izatea. Sarri komentatu diogu elkarri zelan, zenbat eta hedabide handiagoa izan, orduan eta harrigarriagoa den haren jokamoldea, batzuetan aldekoa, etsigarria besteetan.

 

Zer ote da batzuetan lurrikara komunikatiboa eragiten duena, eta, besteetan zokoratzea? Los Guggenheim talde mexikarraren birak Bizkaiko hedabide nagusietan izan duen oihartzunak erabat harritu gaitu, herrietako antzokiak ikusezinak baikara halakoentzat, Bilbon egiten diren ekitaldi handiei bakarrik erreparatzen dietelako.

 

Honezkero mordoxka dira herrietako antzokiok elkarlanean adostuta antolatu ditugun birak, baina sekula ez dugu oraingoan bezalako harrera eta jarraipenik izan, zergatik ote? Akaso konpainia eta antzezlanaren izena izan dira deigarriak, “Más pequeño que el Guggenheim” hitz eta irudi joko erraza eragiten dutelako; halako deiturarekin, Bilbon ez antzeztea izan daiteke beste bat, Arriaga da antzoki publiko bakarra, eskaintza ona duena, baina lan handiak hartzeko prestatukoa; areto ertainak Euskaldunan eta Campos Eliseos-en daude, eta takilaren truke alokatzen direlako gelditu dira biratik at.

 

Kontua da, antzokion artean ere ez dugula asmatzen zergatik izan ote den, kontua da oraingoan goxo hartu gaituztela hedabideek, kontua da herrietako aretoak bete zaizkigula, eta kontuak kontu, oraingoan istorio pozgarri bat kontatu dizuegula.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!