- Asteburuan Artedrama eta Huts teatroren Publikoari Gorroto izan dugu Leioan, Zornotzan, Elorrion eta Durangon. Xabier Mendigurenek duela hogeitabost bat urte idatzitako testu batean oinarritutako lana da. Ander Lipus tremendo dago, ordu bete pasako ia-monologoa energiaz eta mila aurpegiz defendatuz. Zenbat lagun batu duguz guztira? 250 inguru. A zelako panorama!

\"\"- Asteburuan Artedrama eta Huts teatroren Publikoari Gorroto izan dugu Leioan, Zornotzan, Elorrion eta Durangon. Xabier Mendigurenek duela hogeitabost bat urte idatzitako testu batean oinarritutako lana da. Ander Lipus tremendo dago, ordu bete pasako ia-monologoa energiaz eta mila aurpegiz defendatuz. Zenbat lagun batu duguz guztira? 250 inguru. A zelako panorama!

 

- Asteon jakin dugu 25 urte luzez Euskal Herriko bazterrak bizitu dituen antzerki konpainia itxiko dutela... Honezkero bagenekien gainontzeko taldetako ia erdia baino gehiagok aktore – aktoresa gehienak eta bulegoan aritzen den jendea kaleratu behar izan dutela. Egun bizirauten dutenak EREan daudela, siglak ez ditugu itzuliko, honezkero inor gutxi geldituko da-eta zer esan nahi duen ez dakienik. A zelako panorama!

 

- Jakin dugu Bizkaiko udaletxe batek berea duen aretoaren kudeaketa esku pribatuetan utzi duela, takilaren truke lan egingo duten konpainiak kontratatzeko. Non gelditzen ote da hedatu nahi den kultura ereduaren gaineko ardura? A zelako panorama!

 

- Bitartean bakearen urtea dela eta Eusko Jaurlaritzak dirutza baino gehiago gastatu du  “sekula Euskadin egin den antzerki produkziorik handienean”, Bilbon birritan eskaini dute eta kitto! Zaila da gastatu dutena zehatz-mehatz jakitea, baina bolo-bolo dabilen kopuruaren erdiarekin makinatxo bat talde eta areto jantziko lirateke. Benetan hori al da antzerkiak, hiritarrek edo bakeak behar dutena?

 

A zelako panorama, triste egoteko modukoa, alajaina! Baina ez dugu triste egon nahi, penak barrura sartzen direnean zaila izaten da-eta ateratzea. Teatroa dugu antidoto, bazatoz?

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!