Udan ez omen da fundamentuzko albisterik sortzen, BEZaren igoerak, ordea, bazterrak harrotu ditu, bereziki kulturgintzan, eta asko izan zarete antzerkiari zelan eragingo dion galdetu diguzuenak, hara ba: Antzoki publikoei, San Agustin bezalako tokiei, kontratazio prezioa garestituko zaie, konpainia profesionalen katxeari ezartzen zaion BEZa %18tik 21%era igo delako, gainontzeko kontsumo ondasunen antzera, eta edozein etxetan bezala, gastatzeko gaitasuna murriztuko zaigu

\"\"Udan ez omen da fundamentuzko albisterik sortzen, BEZaren igoerak, ordea, bazterrak harrotu ditu, bereziki kulturgintzan, eta asko izan zarete  antzerkiari zelan eragingo dion galdetu diguzuenak, hara ba:
Antzoki publikoei, San Agustin bezalako tokiei, kontratazio prezioa  garestituko zaie, konpainia  profesionalen katxeari ezartzen zaion BEZa %18tik 21%era igo delako, gainontzeko kontsumo ondasunen antzera, eta edozein etxetan bezala, gastatzeko gaitasuna murriztuko zaigu.

 

Konpainiei dagokionez, neurri honek kultur elkarte gisa izena emandako taldeak kaltetu ditzake bereziki, %8ko BEZa kobratzetik %21 kobratzera pasatuko direlako, euren katxean igoera nabarmena eraginez.

 

Publikoari dagokionez, udal antzokien sarreren prezioan ez da igoera sumatuko, udal ordenantzetan jasotako prezio publikoak direnez, tasak ezartzen baitzaizkie zergak ezarri beharrean.

 

Bestelakoa da teatro pribatuen egoera, batez ere, hiriburuetako antzoki handietako, normalean konpainia eta aretoaren arteko tratuan txarteldegiko diruarekin jokatzen baita, hau da: antzokiak ez du katxerik ordaintzen aretoa doan uztearen alde, eta konpainiak beretzat hartzen du sarreren diru osoa, edo gehiena. Orain arte, konpainiak %8ko BEZa deskontatzen zion takilako diru poltsari, orain baina, %21, horrek esan nahi du lan berberaren truke duela hilabete baino %13 gutxiago eskuratuko duela. Musikariek bezala, kontzertuetako areto gehienak pribatuak direnez, halaxe lan egiten dutelako.

 

Ziur gaude sektoreari ez litzaiokeela inportako zerga horiek banketxeek eragindako zuloa tapatu beharrean pertsonon ongizatean eragina izango balute. Dena den eta hala ere, ametsak irudikatzen jarraituko dute, beraientzat gure miresmenik zintzoenetik, Bejondeiela!

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!