Iazko martxoan, Harri Xuri, Luhusoko antzerki fabrikari buruz idatzi genuen. Inbidiaz kontatzen genuen, Lapurdiko bost herri txikik euskarazko sorkuntzaren aldeko apustua egitea erabaki zutela, denen artean kudeatzen duten geurea moduko gune publiko bat antzerki-fabrika bihurtuz.

\"\"Iazko martxoan, Harri Xuri, Luhusoko antzerki fabrikari buruz idatzi genuen. Inbidiaz kontatzen genuen, Lapurdiko bost herri txikik euskarazko sorkuntzaren aldeko apustua egitea erabaki zutela, denen artean kudeatzen duten geurea moduko gune publiko bat antzerki-fabrika bihurtuz.

 

Bisita hartan, baina, beste kontu batez ere ohartu ginen: Harri Xuriko arduradunak, eta hegoaldetik joandakook, euskarazko sorkuntzari buruz iritzi bertsua genuela. Eta, hala, feeling horri tiraka, beste baterako lotu ginen, hain osasungarria den talde terapiaz harago, elkarlanerako topaguneak sortzeko gai ginen jakiteko; Donibane Garaziko herri antzokia ere gogoetara batu zen. Halaxe  konturatu ginen ekarpen txiki askorekin proiektu sendo bat abiarazteko benetako aukera zegoela.

 

Herenegun aurkeztu genuen prozesu honen lehen emaitzari, Zubi izena jarri diogu. Ipar eta Hegoaldearen arteko Zubi, sortzaile eta erakusleihoen arteko Zubi, erakunde publiko eta antzerki konpainia pribatuen arteko zubi. Lehenengo deialdi honek euskarazko sorkuntza bultzatu nahi du.

 

Ez gara elkarte bat, ez dugu figura juridikorik, baina esku artean ditugun baliabideak probetxuz kudeatzeko aukera sortu zaigu proiektu honekin: piezak lantzeko  teatroen ateak zabalduko ditugu, eta antzezlanak erakusteko kontratazio konpromisoak hartu.

 

Proiektu honetan parte hartzen dugun zazpi erakundeok ideia nagusi bat partekatzen dugulako, gauza txikiekiko maitasuna, Mikel Laboa gogoratuz: bakoitzak urraturik berea, denon artean geurea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!