Euskadi berpiztu

Argitu da, behingoz, uda honetako sekreturik sakratuena. Azkenean Lopez Lehendakariak iragarri dau zein egunetan emongo dogun gure bozka Hauteskunde Autonomikoetan, eta durangarrontzat oso seinalatua dan egunean jarri ditu: urriaren 21ean, Sanfaustoen amaiera egunean. Data horretan amaituko al dira baita be Jaurlaritza honen arduragabekeriaren jai etengabeak?

\"\"Argitu da, behingoz, uda honetako sekreturik sakratuena. Azkenean Lopez Lehendakariak iragarri dau zein egunetan emongo dogun gure bozka Hauteskunde Autonomikoetan, eta durangarrontzat oso seinalatua dan egunean jarri ditu: urriaren 21ean, Sanfaustoen amaiera egunean. Data horretan amaituko al dira baita be Jaurlaritza honen arduragabekeriaren jai etengabeak?

 

Euren irudia administratzeko gobernua bukatuko al da? Hala bedi. Edozelan be, PSEren estilo baldarrari jarraiki, oraingo honetan barriro be lanak nahierara egin dabez. Hilabeteak emon dabez Hauteskundeak aurreratuko ez zirela aldarrikatzen, eta, beste hainbestetan bezala, ukatze hori profezia bihurtu da. Ohituta gagoz. Aurreko batean PPgaz gobernua lortzeko akordiorik egingo ez ebela zin egin eben, eta dagoeneko hiru urte pasa dira... Esaten dabena, nork sinistu orain? Euren berbak ez dauka inolako seriotasunik, daukaten fidagarritasun maila hutsaren hurrengoa da. Aldamenean Ezker Abertzalearen marka barria be izango dogu. Pozgarria da Hauteskunde honetan joera politiko guztiek askatasunez eta berdintasunean parte hartu ahal izatea. Horrek ez dau esan nahi hainbat urtetan bizi izandakoa ahaztuko dogunik.

 

Gure printzipio demokratikoei sendo eutsi deutsegunok, era guztietako indarkeriak salatu dogunok, bake-bidean konpromiso zintzoa daukagunok, urteetan zehar irainak eta erasoak jaso ditugunok ez dogu onartuko demokrazian jaiobarriak direnen inolako tutoretzarik. Ehun urtetik gorako ibilbide demokratiko eta baketsua daukagu jaraunspen gisara, eta sustraiok zuhaitza sendo orekatzen dabe. Urriaren 21ean aukeran izango doguz lau joera nagusi. Batetik, PPren atzeraeragin autonomikoa, 35 urteko ibilbidea atzera egiteko. Bestetik, PSEren irudi- administrazioa eta berba-hutsen proposamena. Hirugarren, jeltzaleei irabaztea helburu bakarra daukan Ezker Abertzalea. Eta gure Aberri bakarra, Euskadi, aurrera ateratzeko proiektua daukan EAJ. Jaun-andreok, zein izango da zuen aukera?

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!