Herriari zor jakona

Gure talde politikoan maiz egiten dogu galdera hau: zer da herriak eskatzen deuskuna? Egungo egoerari erreparatuz, estatu mailan arazo ekonomiko larrian, PSOEk eta PPk adreiluari esker sortu eta garaturiko krisialdiari eutsi ezinik, zein da herriaren eskaera, zein dalehentasunezko nahia? Guk geuk, jeltzaleok, erantzun bat badaukagu: erantzukizun osoz jokatzea. Erantzukizuna, ardura, kaudimena, serio- tasuna, zintzotasuna…

\"\"Gure talde politikoan maiz egiten dogu galdera hau: zer da herriak eskatzen deuskuna? Egungo egoerari erreparatuz, estatu mailan arazo ekonomiko larrian, PSOEk eta PPk adreiluari esker sortu eta garaturiko krisialdiari eutsi ezinik, zein da herriaren eskaera, zein dalehentasunezko nahia? Guk geuk, jeltzaleok, erantzun bat badaukagu: erantzukizun osoz jokatzea. Erantzukizuna, ardura, kaudimena, serio- tasuna, zintzotasuna…

 

Horiek dira, mendeetan zehar legez, jendeak eskatzen dabezan oinarriak. Eta berauek dira alderdiok erakutsi behar doguzanak, prestutasunez eta bene-benetan konpromiso horiek geure gain hartuta. Batzuek hori guztia “modeloa” dala esaten dabe, hau da, “eredu jeltzalea”. Guri herriagaz konpromisoa dagoela esatea gustatzen jaku. Arlo politikoan ez gara guapoenak, ez jaku gustatzen gure burua errekako uretan begiratzea, Nartziso legez (gu, bitartean, lanean gagoz); ez dogu gure burua sinpatikotzat hartzen, aldarrikapen potoloak egin eta zentzukotasuna alde batera lagatuz. Ezin dogu, beste batzuen erara, alderdia agertu edo desagertzeak ematen daben adrenalina-igoera eskaini botu-emoileei. Ez deutsogu herriari esaten bete ezin dan promesarik, lau botu lortzeko.

 

Baina, era berean, zentzunez jokatzen dogun heinean, herriak badaki norengan izan ahal daben uste osoa. Gure modeloa oso garbia da: kontuak garbi dagoz, diruak argi dagoz, eta egia kontatzen dogu. Kanpainan diñoguna gero bete egiten dogu. Eta ez dogu gauza arrarorik egiten. Ez litzake gure estiloa izango  kanpainan herriaren parte-hartzea aldarrikatzea (sinpatikoenak izateko) eta gero, boterera heldutakoan, herriari zabor bilketa modeloa ez bajako gustatzen, norberaren agintea zuzenean eta kontsulta barik manu militari ezartzea. Ezta peajeak kentzeko promesa egin eta, agindua lortutakoan, dagozanak eta hamabost jartzea… Guk gure berbea herriari zor deutsogu. Gu herriko jendea gara; gure herria maite dogu, eta erantzukizuna eskaintzen dogu, gure konpromisoa  ahalegin guztiekin betetzea, zulo baltzik eragin barik. Horixe da herriari zor deutsoguna. Gainerako guztia burubakoek arduragabekeriaz sorturiko  zarata da, eta herri zuhurrak jakin badaki hori.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!