Zahartzaroa

Klasikoak jada jabetzen ziren, gazteek beraien gaztaroaren gorentasunean zahartzaroa oso urrun ikusten zutela; izan ere, aro guztietan horrelako zerbait gertatu izan da.

Gizarte baten zibilizazio maila identifikatzeko indikadore asko kontuan har litezke, baina zalantza barik garrantzitsuenetariko bat, gizarte horrek beraien nagusiak nola zaintzen dituen izango litzateke.

Hala ere, ez dut pentsioez hitz egin nahi, nahiz eta horrek zahartzaroan askorengan eragin nabarmena izan. Beste zerbait aipatu nahiko nuke. Alegia, zergatik eskarmentuak guregan ez du inolako predikamendurik? Eta zergatik dira behin eta berriro egiten ditugun aldarrikapenak gaztaroaren eta berrikuntzaren aldekoak zahartzaroa ahaztuz?

Alde batetik ez gara ohartzen gizarte modernoa ez litzatekeela existituko, aintzinatasuna existituko ez balitz; eta beste alde batetik, baieztatu beharko genuke, ezagutza eta ongizate ditugula, lehenago beste batzuk izan zirelako.

Horrek guztiak adineko askori malenkonia sorrarazten diola esango genuke, ez dutelako ulertzen beraien bizitzak besteentzat izan duen balioa.

Adaggio batek esaten duen moduan, gure artean nahiago dugu teknokrata gaztea jakintsu zaharra baino. Horrelako ikuspegiak errorea izateaz gain, injustuak ere badirela esango genuke. Gure nagusiek aitortza merezi dute orain, eta ez hilondokoa. Duinak izan gaitezen, eta, jakina, ez beraiengatik bakarrik, baita gugatik ere.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!