Mein Kampf

Mein Kampfen (Nire borroka) Hitlerrek  bere ziegan 1925. urtean idatzi zuen liburu antisemita da. Liburu hau nazionalsozialismoak guda galdu ostean, debekatu egin zuten Alemanian eta gaur arte debekua indarrean egon da.


Duela urtebete polemika bizi baten ostean, epaileek liburuaren berrargitarapena baimendu zuten,  baina baldintza batzurekin; esaterako, liburuaren edizioak kritikoa izan behar zuen, hau da, liburuaren arriskuez adituen gogoetak agertu beharko zirela.

Erabakia nahiko paradogikoa da; izan ere, gaur egun ere Mein Kampfen edizio originalak aurkitu daitezkeelako (nik duela urte batzuk lortu nuen1933. urteko bat).

“Nire borrokan” agertzen diren mehatxuak geroago naziek judutarren sarraskian gauzatu zituzten, eta oraindik ere Hitlerrek egindakoa oso presente dago; horregatik,Alemanian zero tolerantzia dago nazismoarekin.

Gobernu alemaniarrak duela gutxi bukatu du ordaintzen Lehenengo Mundu Gudako erreparazioak, eta Bigarren Mundu Gerra hasteagatik nazioarteko auzitegiek ezarritako zigor ekonomikoa ordaintzeke daukate.

Berlingo lagun batzuek esan didatenez, liburuaren 15000 ale argitaratu dituzte eta lehenengo egunean agortu dira guztiak. Espero dezagun hain esanguratsua den datu hau onerako izatea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!