Datozen hilabeteetan Siriatik etorriko diren errefuxiatuak (1.000 Erkidego Autonomora, 200 bat Nafarroara, eta beste horrenbeste Iparraldera), ez daukat zalantzarik guztiak esku zabalik hartuko ditugula.
Baina autokonplazientzia alde batera utzita, eta gure gizartea arrazista eta insolidarioa ez dela onartuz, ondo egongo litzateke ohartaraztea gure alboan krisialdia dela eta, txarto pasatzen ari diren lagun asko bizi direla, eta gainera, lotsagatik ez dutela ezer esaten.
Duela gutxi ezagutu dut horrelako kasu bat, eta asko hunkitu nau. Azkenean, lagun batzuen elkartasunez lortu dugu pixka bat laguntzea. Berak ez zuen nahi, eta guk ez genekien ezer, itsuak ote gara? Alboan izanda, eta gure interes ezagatik, lasai eta ondo egin ditugu gure planak, ezertaz konturatu barik. Bien bitartean, eurek, duintasun kontzeptuari eutsiz, ez dute ezta dagokien babesa eta diru-laguntzarik eskatu nahi izan. Hau guztia gure koadrilan, gure lantokian edo gure familian gertatzen ari da. Gizarte zibila gutxi gorabehera ondo egituratuta daukagula ematen du, baina sarritan gure beste giza abilezia batzuk guztiz galduta ditugula.
Ni neu izan naiz horren adibide adierazkorrena, benetan sentitzen dut gertatutakoa, eta zuei lagunoi erne egoteko eskatu nahiko nizueke, gure inguruan sufritzen ari diren pertsonak daude eta.