Bigarren Mundu Gerra

Duela 75 urte Hitlerrek Polonia inbaditu zuenean hasi zen Bigarren Mundu Gerra, gizakiaren historian inoiz egon den gertakizunik latzena.


Liskar horretan bost kontinentetako 50 milioi pertsona hil ziren, eta 1945an, Yaltako konferentziaren ondoren, mundua erabat egituratuta geratu zen Sobiet Batasunaren 1989ko erorialdia arte.

Nola izan zen posible horrelako sarraskia? Galdera lar potoloa da zutabe txikitxo batean argitzeko, baina erantzunak ere, gutxienez, lau ezaugarri izan beharko lituzke: lehenengoa ideologikoa, hau da, nazional-sozialismoaren eta faxismoen sorkuntza eta zabalkundea; bigarrena, demokraziaren ahuldadea totalitarismoen aurrean; hirugarren elementua, berriz, ekonomikoa izango litzateke, izan ere, ez Alemaniak eta ezta Italiak ere ez zuten Ingalaterra edo Frantziaren pareko inperio kolonialik eraiki XIX. mendean; eta, laugarren bat esatearren, militarismoa aipatuko nuke.

Ondorioak, ordea, ezagunak dira: suntsiketa orokorra, heriotza, Shoah, gorrotoa, mendekua eta gerrak dakarren miseria.

Hau guztia oroitzea guztiz nahitaezkoa da, horrelakorik berriro errepika ez dadin.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!