Herria desitxuratu zaigu. Hori ez ikustea saihetsezina da. Gobernadoreek ideal ugari desegin dituzte. Erabakietan ez dute zentzua bilatzen. Zuhurtasunik ere ez. Berdin zaie tren geltoki historiko bat eraitsi ala urteetan zaindu gabeko jauregiak astiro-astiro erortzen uztea. Ez dute uste ondareak eta istorioek denboran iraun dezaketenik.
Miloi eta erdi eurotako diru laguntza bati uko egin, ondoren uko egite horrek inplikatzen dituen interesak ordaindu eta herrian kultur etxe bat izateko aukera albo batera utzi da legegintzaldi honetan. Zaila litzateke nahita ere honaino ailegatzea. Baina orain, postetxearen eraikin zaharra bota eta “udaletxea islatuko duen akabera” emango zaio plazan agerian geratuko den paretari.
Alferrik nekatu gara literaturan, diseinu aldizkarietan, korrespondentzietan eta bidaia-memorietan bilatzen: inon ez da halako tonu parodikorik ageri.
Eta agian, errealitatea bera baino errealagoa balitz bezala onartu dugu. Jada ez daukagu platano frijitu apurrik atzamarretan, ezta laguntza nahikorik herri ekimenentzat. Baina ametsak eta ispiluak ez ziren isla egin eta harrokeria banatzeko bakarrik sortu.
Eta ispiluko islak errealitatetik kanpoko gauzak egingo balitu?