Ze zu beti bizi izan zara poltsiko gutxi batzuk helburu dituen alderdi batean. Gezurretakoa dirudien, etengabeko ladrillo eta porlanezko eraikuntza lanetan. Ez zenuela nahi honaino iritsi, baina beste inora ere ez. Zuen eredua zalantzan jartzen duenaren etengabeko pertsekuzio bat bihurtu zenuten.
Gure bizitzen arduratik ihes egiten duzue eta pribatizazioaz enpresa handienei jarraitzen diozue. Horren artean zabiltza, jaungoikoaren eta lege zaharraren itzalaren jabe.
Ez zara besteek uste dutena, agian zeuk uste duzuna ere ez. “Euskadi auzolana” hura bihurtu zen denborarekin “Sorginola botako dugu bertako kideekin hitz egin gabe”. Zuen aukeren gainetik amestu behar izan zenuten, gure irteera zen ondorio hartatik, irabazle aterako bazineten.
Horregatik erabaki duzu gure amets denak eraistea. Baina jakin ezazu, hobe duzula momentu batez, gu bakean uztea. Gure zutabeak eta teilatua, zuen garabiekin eutsi bitartean, gurekin amore ematea. Guk, elkarren ondoan, ilargiak buelta bat ematen digun bitartean, goiz gorri eta ederren bideetatik jarraituko dugula. Eta zuk hobe duzu zeure barrutik salto egin eta zeure helburuaz beste egitea. Gu beste bat egitera goaz!