Eta inoizko uztailik lainotsuena bizi genuen. Eta Katy Jurado. Baina ez zen hau gogoratu nahi nuena. Gogoratu nahi ditut txoriak jatetxeetako zapaietan, eta Anarirenak Mendiolan. Ehun eta hogei euro balio du PCR proba batek klinika pribatuan! Mixtape bat, aspaldiko lagunarentzat. AHTko obretan hil zen gizona, eta kontzentra bat Elorrion. Eta gero, Atxondoko akanpada. Asteartero kontzertua Sorginolan. Salmorejo, ogia eta gazta pixka bat Antsorasen eta mmmm bieirak Aramotzen. Ia bihotzekoak emanda, malekoian morreoak eta udako gidoiari bira traszendentala. (Bakardade astunetan banandu genuen isiltasuna orduan) Baina Iruñetik ere lan egin dugu, esan nahi dut, lan eta sortu. Dibertitu ere bai, esan nahi dut. Zigiluen prezioa igo da, eta, egia esan, ez dakit inoiz gustuko diseinua duen bat jarri dudan postaletan. Nik kantatu eta dantza egiten du mendiak. Eta gero berrehun gradu kanpin-denda barruan. Kontzertuetan aulkietan jarrita dantza egiteko estilo berria asmatuko dugu azkenean. Itogina sukaldeko zapaian eta alaaa, Nacho Vegasen beste kanta batekin paralelismoa. Eta azkenik, atentatu emozional bat: iraila. Etor dadila kafe dosia igotzeko garaia, eta udazkena, edo etorri behar den guztia.