Pisukide bila

Pisukide bila nabil Durangon.

Bizikidetzan bizi nahi duen laguna izateko intentzioa duena eta ez komunitateko auzokide harreman ahul baten ondorioz ematen den agur hotzaz agurtzekoa.

Laneko soldatarekin ezin eta alokairua ordaintzeko diru-laguntzak eskatzera behartuta, bi hilerik behin zapatak trukatzeko prest dagoena. Eta birziklatzearekin konpromiso maila bera duena, baina adibidez, zakarrontzietako hondakinen balioari buruz eztabaidatu edo egunkarietako komiki laburrei buruz zeresana duena.

Etxean ere, euskaraz bizi nahi dut. Momentuz, ezinezkoa bada, baina ikasteko intentzioa baldin badago, beste hizkuntzekin ahalegina egiteko zabalik daukat asmoa.

Elektrizitate, gazta eta zinearen inguruan badakit, beste zerbaitekin ekarpena egiteko gertu dagoen norbait? Haserretzean ere inplizituki zuzenbidea sortzeko ahalmena ongi etorria izango da beti. Berandura arte edan eta berbetan baina batzuetan pelikula batekin lokartzera animatuko dena. Eta hurrengo goizean “Ezin jakin zer aurkituko genukeen loari hain erraz men egingo ez bagenio” edo libururen batetik ateratako beste esaldiren bat botako duena.

Kili-kili sesioetako minutuak eta garbiketa txandak elkarrekiko solidarioa den neurrian beteko dituena. Maitale bat izanagatik ere, sekretuak eta intimitateak elkarrekin bizitzeko prest dagoena.

Etxean abererik ez. Erretzaileak diren lagun asko ditut, ohitu naiteke.

Finean, ba al da inon bikotekidearekin bizi nahi ez duen norbait?

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!