Zenbait bertso xelebre

Maialenek, 25 urte izanda, ikasten inbertitu du bere denboraren gehiengoa azken urteotan, eta asteburuetan tabernan kontratu gabe egin ditu lanorduak. Klasera joateko autobusa ordaintzeko eta ordenagailu berria erosteko beste irabazi du.

Orain gurasoen etxetik irteteko kalkuluak egiten ari da Markel. Udako sorosle kontratua amaitzen zaionerako, irailetik aurrera curriculuma bidaltzeko lantokien zerrenda egin du agendan. Baina ezin ditu egun libreak aurreikusi Albak, bi haur zaintzen ditu astean zehar, eta ostiraletan esaten diote bere hurrengo asteko ordutegia. Gainera, udan lagunekin oporretan joan gabe geratuko da Itziar, autoeskolako matrikula ordaindu ondoren. 

Banatzaile ibili da bizikleta gainean Unai. Mandatu bakoitzeko ordaina jasotzeak, lanorduak asko luzatzera eraman du. Eta neka-neka eginda iritsi da egunero etxera Leire, arratsalde osoan supermerkatuan kaxak mugitzen ibili ondoren, bizkarreko min handiarekin; prakak ere zulatu zaizkio.

 Marinak ezin du 800 euroko errenta ordaindu. Hiyaba buruan jantzita, ezin aurkitu dabil pisukidea. Tabernako jabeek tirantedun kamisetak eta soinekoak erabiltzera animatzen dute Ane. Bi hiletan egon da praktiketako kontratuarekin eta 400 euro kobratu ditu guztira Mikelek, klasekide batek 300, eta besteak ezer ez. Ez da inor beraz fio, 16 urterekin hasi zen apustu makinekin zaletzen Aitor, eta orain Eiderrek, bere arrebak, begia jarri behar izan dio, izeba zaintzeaz gainera. 

Prekaritateak baditu milaka aurpegi.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!