Eta nola jarri nintzen urduri, saio hartan txandaka izena esate hutsarekin. Badira zenbatu ezin diren gauzak, bilerak eta norbera isilik mantendutako denbora...
Beldur gutxi batzuekin, baina heltzen da ezinegona berbalizatzen duzun eguna, burutik pasatakoa (hiru aldiz pentsatu ondoren) besteen aurrean botatzekoa, eta zuk ez ezik, kideak ere istant hori ospatzekoa dela sinesten dutenekoa.
Injustiziei arrazoia bilatzen diegun bitartean, goazen gauza gehiago ulertzen, beste ikuspegi batetik begiratzeko aukerak garatzen eta indiferentzia galtzen.
Eta bakoitzean gehiago konpartitzen dugu kideekin, eta harremanak estutzen doazen heinean sortzen diren lehenengo minak osatzen joan gara. Hori ere ikasi dugu eta jarraituko dugu, urratsez urrats. Dena doalako lotuta, gu, taldea, proiektua.
Horretarako, beharrezkoa den lana konpromisoz konprenitu dugu, eskuak margoz eta bihotza gogoz beteta, ezpainetan katramilatutako hitzekin aldarriak eta sare berriak sortzen, piztutako asanblada eta bafleetatik, kaleak eta kafeak hartuta, 70eko hamarkadatik eta gaur arte.
40 urtetan, herri eraikuntzan murgildu garen gazte antolakundearen parte garela ohartuta, herabetu gabe datoz bulkada berriak. Ezer ez dugu galtzeko eta dena dugu irabazteko. Gazteok ernai gaude!