Eskaparate hiria

"MTV Music Week Bizkaiarekin, Durangok, Bilbo, Barakaldo eta Getxorekin batera, mundu osoari erakutsiko dio lehenengo mailako ekitaldiak antolatzeko dugun kapazitatea, eta zer garen mundu osoari erakusteko aprobetxatuko dugu". (Aitziber Irigoras, PNV)

MTV: Gazte eredu matxista eta klasista sustatzen duen amerikar kolonialismo kulturala.

Lehenengo mailako ekitaldiak: 1. MTV Bizkaira ekartzeko PNVren diputazio eta udalak 3.000.000 ordaintzea. 2. La Vuelta Durangotik pasatzeko Durangoko PNVk 25.000 ordaintzea.

Zer garen: 1. Euskal nortasun eta kulturarentzat ahalik eta espazio txikiena ematen dutenak. 2. Hilabete eskas aurretik antolatuko diren jai herrikoiei oztopoak jartzen baino ez dizkienak (aurreko ekimenen finantzaketen zifrekin zerikusirik ez dutenak).

Mundu osoari erakusteko: 1. Nazio marka sortuz, norberaren interes ekonomiko batzuk lortzeko. Adibidez: udal taldean sexu abusu saiakeragatik salatutako bat dagoen arren, ardura feministaz jokatuz, emakumez osatutako ekimena lotzea edota herriaren erabakiaren gainetik hiri antolaketa baldintzatuko duten bost dorreak eraikitzea (Durango operazioa delakoa).

Marka: kontsumitzaileak edo jasotzaileak duen pertzepzioa produktu baten inguruan.

Produktua: Kasu honetan, gure herria, Basque Country.

Basque Country: 1. Garai batean Euskal Herria ordezka zezakeela pentsatzen genuena, baina gero eta gehiago Erkidegoko gobernuari lotuta agertzen zaiguna. 2. Salerosketara bideratutako aisialdiaren eskaparate hiria.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!