Labanak eta ukenduak

Rolak zehaztuta dauden arren, komediak negarrera eraman gaitzake eta tragediak barre algarara.

Umore hitza latineko umor-oristik dator. Hasiera batean, likidoa edo hezetasuna esan nahi zuena. Ondoren, Ingalaterran, humour hitza transformatu eta barregarriaren esanahia eman zioten. Voltairek esango du umorea egitea talentu burutsu moduan ulertzen dutela bertan.

Teofrasto filosofoak, umorearen erabilerak norberaren izaeran duen lotura aztertuta, besteen gainetik erabiltzen dugun umorearen arabera, lau izate definitu zituen: linfatikoak (patxadatsuak eta lasaiak direnak), hepatikoak (suminkorrak), odoltsuak (alai zein grinatsuak) eta urduriak (melankoliko eta erromantikoak). Teorizazio horiekin guztiekin batera, izaerak herriei ere egotzi zitzaizkien, adin tarteei edota generoei. Antzinako Grezian, umorea komunitatea sortzeko tresna moduan ulertzen zen. “Guk denok barre egin badugu, talde bat osatzen dugu”.

Aristotelesen arabera, umorea tentsioak deskargatzeko, bata bestea kolpatzeko edota norberaren defentsan erabiltzen da. Umore beltza, esaterako, Mendebaldekoa, zaharra eta europarra dela jakinda (mundu osora zabaldu diren ankerkerien lurraldekoa) oraindik, zaila izan ei da Afrikako lurraldeetan, Hego Ameriketan eta Ekialde Hurbilean umore mota honekin harremantzea.

Eta badago baita, laban izan nahi duen umorea, eta ukendu izaten amaitzen duena. Umorea, baina, ez da inorena. Norbaitek hala uste badu, txarrenerako prestatu dadila.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!