Aditu bihurtuak

(Demagun hurrengo hau euskaraz gertatzen dela eta ez dugula gaztelaniara itzuli behar izan) Egun on, zure nortasun agiria, mesedez (ez digu mesedez eskatu, baina seguru gehienetan eskatzen duela). Salaketa bat jarri nahi duzu horregatik? Nik ez ditut legeak egiten, eta ez diot horrekin ados nagoenik, baina ez dut uste hori salagarria denik (harrerako langileek epaile lanak egiteko baimena izatea ez da oso sinesgarria, baina nola kalkulatu daiteke zein botere ematen duen uniforme batek?).

Indarkeria sexistan aditua den talde bat dago, bai. Pixka bat itxaroten baduzu abisatuko diet (eskerrak aurretik lagunak talde honen berri eman digun, harrerako langileak hasiera batean ez du buruan izan eta ia salaketa jarri gabe joan gara etxera).

(Hemengo emakume langile guztiak deskantsuan egongo dira kasualitatez) Non izan zen erasoa? (berari egun onak beste norbaitek emango zizkion, eta salaketa jartzera datorrena ondo dagoela agerikoa izango da, ez dio galdetu ere egin-eta nola dagoen...). Eta zu zergatik egon zinen han? Ziur zaude atzetik heldu zintuenean ez zuela aldamenean zenuena lapurtzeko asmorik? Drogatuta zeunden? (konfiantza tonua erabiltzearen puntua ez zuen ondo ulertu aditu bihurtzeko irakurri behar izan zuen txostenean).

Ez dut uste berriz gertatuko denik, baina, bestela, deitu larrialdietara, hemen daukagun telefonoa ez baita batere eraginkorra (konfiantzazko giroa sortzen ere kale egin du). Bueno ba, hurrengora arte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!