Asunek bihar etxekoek zer bazkalduko duten pentsatu du berriz. Esterrek mezu bat bidali dio bikotekideari, azterketa ondo egin dezan animatzeko. Iraitzek lan bila jarraitu du klasetik bueltan. Irene kirol taldeko berrienaren ondoan jarri da aldagelan. Anaisek ostera programatu du berogailua, pisukidea heltzen denean epel egon dadin. Marinak berriro egin ditu fotokopiak asanbladakoentzat. Iratxek laztanak egin dizkio lagunari behar zituenean. Carolina berandu irten da klase partikularretako gaztetxoaren etxetik. Enarak eguerdiko kuzkur punta gorde dio nebari. Iraidek aitonari lagundu dio bainuontzian. Anek beste gau bat pasatu du ilobarekin, Itsaso lanean dagoen bitartean.
Badirudi martxan direla berriz engranajeak. Bada zerbait ezberdina haiengan, baina. Aurpegiak dituzte orain, izenak, egunkari azaletan azaldu direnak, kalean, titularretan, adierazpenetan... Errotari horiek, nork bere neurri eta koloreekin, elkarrekin ekiten diogun gorputz kolektiboa osatzen dugu orain. Non jendarte hau hari esker sostengatzen denez gero, eusteari uzteko ere ahalmena dugula, gaur, gure lurraldearen, bizitzaren, gorputzaren eta sexualitatearen gaineko eztabaidak gureganatzea dagokigun.