Gabonetako egun bat, Durangoko harategi batean

Egun on. Egun on, bai. Gaur hotz esnatu da Euskal Herria! Benetan! Ez da ate horretatik sartu eguraldiaz mintzatu ez denik. Zera, gabonetarako Gorkari zer eraman begiratzera nator.

Iazko pernila gutxiegi zela eta... haragia nahiago duela esan zidan aurrekoan telefonoz “ama, legatza gutxiago eta okela gehiago”! Ni ere antzekoa naiz, ba. Begira... pernila, 100gr, zortzi eurotan daukat eta oso goxoa dago. Bai, hori bera eramango diot, eman 500gr, hutsean bilduta mesedez. Gazta ere jarri, eta... hor dituzun solomo pusketak. Dena hutsean bilduta nahi duzu? Bai, mesedez. Bestela, ez dago sartzeko modurik, e? Ez dago, ez. Eta badakizu zer? Aurten azken urtea izango da. Azkena? Bai. Gero pisatu dena, mesedez. Etxean ditudan botilekin ia bost kilo ingurura hurbiltzen naizen. Justu ibiltzen gara urtero, baina ez pentsa, inoiz sei kilorekin ere utzi digute sartzen. Justu ibiliko zara orduan aurten ere, baina nolatan azkena? Frantziatik Espainiara lekualdatzen dute. Eta hemen badakizu... Akabo bisita luzeak eta gabonetako paketeak. Saint Maurren egindako urte piloak Espainiari ez dio balio... Azken pribilegio apurrak aprobetxatzen ibiliko zarete ezta? Bai... Orain Zunbeltz irtengo da laster, badakizu? Bai, hauen afaritarako ere erretilu ederra prestatuko dut, pentsa, azken gabonak bera gabe. Eta irtengo diren eguna? Begira, 13 xanpain botila hauek gordeta ditut, preso dauden Durangoko burkideen ongietorri bakoitzeko bana. Ez dadila esan prest ez gaudenik! Madrilen eta Parisen entzun gaitzaten!

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!