Noiz hasi ote zen dena?

Noiz hasi ote zen dena, izarren hauts urrunean?
2013ko ekainean, buruak jira arazi zigun unean?
Behin udalera joan ginenean?
Santana plazaren barreneko hutsunean?
Akaso Pinondoko gelan? Mahai-inguru xumean?
Agian Durango piztuko genuela esan genizuenean.

‘Hazia erein eta uzta jaso’ ba al da gazte poeta izaterik?
Urtaranen neoliberalismoaz diogu, herria bizirik!
Tabirak badu gaztetxerik.
Urteurren batek eta bik, ez gaitu samurtu alperrik, sorginon dantzaleku, plaza eta lantokitik inoiz erre gintuen su horrek berak argitzen gaitu, badago biderik!

Kolektiboan sortu grin hori, da norberaren adinaxe, nola gazteok egiten dugun lanak limurtzen duen bezalaxe.
Uda hasieran giro, negu hurbiletan heze, asanblada labur, asanblada luze proiektuak eraikiz, adreiluak jarriz halaxe, gazte izanak eta mugiarazteak bihurtzen du Gaztetxe.

Antolatu gabe, ez dago gu izaterik Sorginola Durangoko Gaztetxearen berririk badut nik, ba al dago plaza hoberik? Halakorik!
Bertan badugu egin beharrik: hartu hortik, tira handik.
Hemen ez dago magia beltzik, sokak apurtzeko sua baizik, erratzak hankartean, kuleroak buruan jantzirik.

Fundifest urteurrenarekin sortu dugun dardara ez da plan makala, hara! Gazteok argitara!
Ekainaren 27, 29, 30 eta uztailaren lehenengoan bertan bazara, hurbildu akelarrearen berotara, Durangoko sorginon bilkura, burrunbadara!
Gazteok mugitzen garen erara, erraietara, ertzetara, dantzara gazte izanez, Sorginolatar gara!

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!