Urte barriari hasiera emateko, urtero bezala Gallandara igoera burutuko da eta azken asteotan matxuratuta eta lekuz kanpo aurkitutako buzoi zaharra eraberritu ostean, buzoi berri baten inagurazioa burutuko da.
9:30etan Iurretako plazan jarri da hitzordua taldean igotzeko. 11:00etan, berriz, tontorrean batu eta bertan buzoi berriaren inagurazioa egin, urteroko ohiko argazkia atera eta salda banatuko da.