Badator IURRETAKO VI. MENDI MARTXA

Erabiltzailearen aurpegia ZALDAI MENDI TALDEA 2015ko ira. 10a, 20:07

Irailaren 19an IURRETAKO VI. MENDI MARTXA burutuko da Mugarrari bira emango dion 25 km-ko ibilbide berrituarekin.

 

IURRETAKO VI. MENDI MARTXA-ko informazioa: www.zaldai.eus

 

1)       Zaldai Mendi Taldeak Iurretako VI. Mendi Martxa antolatukodu Irailaren 19, larunbatean.

 

2)       Aurten ibilbidea zeharo aldatuko da, Mugarra mendia inguratuz Aramotz mendilerrotik izango da ibilbidea, Leungane (1006m) eta Aizkorri (817m) bezalako mendiak igonda.

 

         Irteera goizeko 9:00etan izango da Iurretako plazatik, eguraldi txarra eginez gero frontoitik izango da.

 

         Ibilbideak 25km izango ditu eta +1500m-ko gainbera positiboa.

 

         Iurretako plazan hasi eta bukatuko da eta hurrengo tokietatik igaroko da:

 

Iurretako frontoia - San Andres – Neberondo – Atxurkulu – Mugarrikolanda - Leungane (1006m) – Inungane - Aramotzetik mendi zeharkaldia - Aizkorri (817m) – Marmol –Katazka - Santa Apolonia - Iurretako frontoia

        

3)        Izen ematea www.herrikrosa.eus web orrian egingo da irailaren 1etik Irailaren 17 gaueko 24:00ak arte, 8 euro.

 

            Egunean bertan izena emateko aukera egongo da, martxaren irteera baino ordu bat lehenagotik aurrera, 10 euro.

 

4)       Izena ematen duten lehen 400 parte hartzaileek opari bat jasoko dute.

 

5)       Martxa aurretik Kafea eta pastak hartzeko aukera egongo da.

 

6)       Hornidura gune solido eta likidoa egongo da Inungane eta Marmolen.

        

7)       Martxa bukatzean luntxa eta dutxatzeko aukera egongo da frontoian.

 

8)       Ibilbidea behar bezala adierazita egongo dira.

 

9)       Ibilbidean zehar osasun-zerbitzua egongo da.

 

10)     Federatuta egotea gomendatzen da. Istripu edo ezbeharrik gertatzen bada ibilbidean zehar edo haren ondorioz, antolakuntza ez da horren erantzule izango eta parte hartzaileek ez dute kalte ordainetarako inolako eskubiderik.

 

11)      Naturarekiko errespetu osoa eskatzen da.

 

IBILBIDEAREN BIDEOA:

 

 https://vimeo.com/138801360

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!