Goizean, Lalastra herritik abiatuta Valderejotik ibilbide zirkular bat osatuko dugu Recuenco (1240m) eta Vallegrul (1226m) mendiak igota. Arratsaldean berriz, Añanako gatz harana bisitatzeko aukera izango dugu.
Mendi irteerako datuak:
Eguna: Ekainak 7, larunbata
Irteera: 8:00etan Andaparapen (Iurretako eleiza atzean)
Itzulera: Iluntzean
Ibilbidea: Valderejotik 4-5 orduko ibilbide zirkularra Recuenco eta Vallegrul mendiak igota.
Apuntatzeko: Egunean bertan agertuta nahikoa izango da
Informazio gehiago: zaldai@hotmail.com edo 626740969