Maiatzak 10, larunbata Larrunera irteera antolatu dugu Euskal Herrian Euskarazen ekimenarekin bat eginez. Azkainetik irtenda Larrun mendia igoko da berriro Azkainera jeitsiz.
Irteera: 8:00etan Andaparapen (Iurretako eleiza atzean kotxeetan joateko)
Itzulera: Arratsalderako
Ibilbidea: Erraza.
Apuntatzeko: Egunean bertan agertuta nahikoa izango da
Oharra: Maiatzaren 11an Herri Urrats ospatuko da, norbaitek asteburu pasa joan nahi izanez gero.
Informazio gehiago: 626740969 telefonoan edo zaldai@hotmail.com