Bidaiariak: Maria Sibylla Merian Afrikara joan zen flora eta fauna aztertu eta irudiz jasotzen XVII. mendean. Fanny Bullock Workmanek Mont Blanc igo zuen 1891n eta Himalaiako kartografia jaso zuen 1898an. Marianne Northek mundua zeharkatu zuen 1871tik 1875era, landareen ilustrazioak egiteko.
Lurtarrak: Mary Anningek Jurasikoko iktosaurioaren hezurdura topatu zuen XIX. mendean. Inge Lehmannek Lurraren barne nukleoak bi zati zituela antzeman zuen 1936an. 1959an Ipar Atlantikoko hondoaren lehen mapa egin zuen Marie Tharpek.
Osasuntsuak: Mary Wortley Montaguk baztangari aurka egiteko inokulazioa bideratu zuen Europan 1721ean. Ura iragazteko tratamenduak aplikatzeko lehen laborategia eraiki zuen Ellen Swallow Richardsek XIX. mendean. Nettie Stevensek zelulen egitura kromosomikoa (X, Y) aurkitu zuen XX. mende hasieran. Jaioberri goiztiarren heriotzen arrazoiak detektatzeko APGAR testa asmatu zuen Virgina Apgarrek 1950eko hamarkadan.
Teknologoak: Joan Clarkek Bigarren Mundu Gerran, nazien Enigma makinaren mezuen kodea antzeman zuen. Annie Easleyek espazioko zundak aireratzeko bideak urratu zituen XX. mendean. Radia Perlmanek Internet eratzeko beharrezkoa den STP protokoloa diseinatu du.
Gaur Zientzia arloko Emakume eta Neskatoen Nazioarteko Eguna ospatzen da munduan. Atzoko, gaurko eta etorkizuneko emakume zientzialarien omenez: gora zientziaz beteriko E-MA-KU-ME-AK!