Gazteak eta sexismoa

Badira bi urte Gipuzkoako 13 eta 18 urteko gazteek maitasun erromantikoaz zer pentsatzen duten aztertu zutela. Emaitzen artean, besteak beste, batek adierazten zuen gazteek “maitasunak haren barruan daraman gauza intrintseko bat balitz bezala onartzen dutela gatazka, baita ere indarkeriazkoa”.

Honen aurrean, adituek ohartarazi ziguten ezinbestekoak direla gazteei zuzendutako sentsibilizazio eta prebentzio ekintzak genero-indarkeriarekiko pertzepzio hori bideratzeko.Egunotan hizpide izan da komunikabideetan 15 eta 16 urte bitarteko Bigarren Hezkuntzako ikasleekin egindako azterlan bat. EAEko zortzi ikastetxetako 528 ikaslek publizitate sexistaren aurrean duten jarrera behatzea izan da helburua. Estereotipo sexista nabarmenak zituzten Calvin Klein, Axe, Gucci eta beste marka batzuetako zazpi iragarki ikusi zituzten gazteek. Emaitzek adierazi dute emakumeei buruz dauden sexu estereotipoei inguruko sentsibilitate desberdina dutela neskek eta mutilek.

Ikertzaileek ikusi dute, sexismoa onartzerako unean, mutilen gehiengoarentzat onargarria zena neska askorentzat desegokia eta gaitzesgarria zela.

266 mutilek eta 262 neskek ikusi zituzten iragarkiak, eta gehienek arazoak izan zituzten sexismoa antzemateko. Bakarrik gazteen %34k nabaritu zuten publizitatearen sexismoa, eta sexismoa antzeman zuten gehienak neskak izan ziren. Ikerlanak kanporatu du ere nerabe asko normaltasunez bizi direla indarkeria matxistarekin eta publizitateak plazaratzen dituen genero estereotipoak benetazkotzat hartzen dituztela.  Badugu zeregina gure gazteak errespetuan, autonomian eta berdintasunean heztea ezinbestekoa baita.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!