Lotu-askatu dialektika

Umeen hazkuntza kontraesanez betetako prozesua da. Halantxe bizi dot nik behintzat.

Jaiotakoan bere kabuz bizirauteko gai ez dan gizaberea, lotura primarioei esker, askeago bihurtzen da bere indibidualtasuna garatzeko eta adierazteko.

Koxkortutako umeak autonomiaren bide hori jorratzen dauan neurri berean, segurtasun eza eta isolamendua pixkanaka sentitzen hasi daiteke. Horreek baretu eta txikitzeko, batetik, bere etxeko eta inguruko harremanak izango ditu helduleku, eta bestetik, gizarte mailan eraikitako egiturak -erakundetutakoak- izango dauz bitarteko; gizarte zerbitzuak, osasun sistema edota hezkuntza sistema, esaterako.

Giza askatasunaren hazkunde-prozesuak umeen hazkunde-prozesuan erraz ikusten dogun izaera dialektiko bardina dauka. Inork ez dogu askatasunean atzera egin gura… baina onartu beharra daukagu askatasun maila hori bizigarria eta gozagarria egiteko alkarren arteko harremanak eta gure erakundeak behar doguzana.

Alkarren arteko harremanak gehiago zaindu eta sustatu beharko gendukez, baita gure erakundeak gehiago indartu ere, aske bizitzen laguntzen deuskuelako. Niretzat daukat, aitortza horretatik bestelako jardunbide batzuk eratorriko liratekezala gure egunerokoan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!